24 Garai hartan Joan ez zegoen oraindik preso.
25 Joanen ikasleen eta judu baten artean eztabaida sortu zen garbikuntza-ohikuneez.
26 Eta Joanengana etorri eta esan zioten:—Hara, Maisu; Jordanez beste aldean zurekin zen hura, zuk testigantza egin zeniona, orain bataiatzen ari da, eta berarengana doaz denak.
27 Joanek erantzun zien:—Gizakiak ez du ezer Jainkoak ematen diona baizik.
28 Zeuek zaituztet lekuko zera esan nuela: «Ez naiz ni Mesias, haren aurretik bidalia baizik».
29 Emaztea senarrarena da. Senarraren adiskidea senarraren ondoan egoten da, hari entzuteaz pozik. Horixe dut nik ere poza, poz bete-betea.
30 Hark hazi egin behar du eta nik txikiagotu.