11 Emakumeak esan zion:—Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori?
12 Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura baino handiagoa al zara zu?
13 Jesusek ihardetsi zion:—Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da;
14 nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.
15 Orduan, emakumeak:—Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan.
16 Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona.
17 Emakumeak erantzun:—Ez dut senarrik.Eta Jesusek:—Ongi diozu ez duzula senarrik;