26 Jesusek esan zion:—Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.
27 Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.
28 Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari:
29 «Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»
30 Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.
31 Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion ikasleak, esanez:—Maisu, jan zerbait.
32 Baina berak esan zien:—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.