32 Baina berak esan zien:—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.
33 Ikasleek galdetu zioten elkarri:—Norbaitek ekarri ote dio jatekoa?
34 Jesusek esan zien:—Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.
35 Ez al duzue esaten zuek: «Lau hilabete barru uztaroa dugu?» Horra, bada, nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soroak, uztarako horituak.
36 Dagoeneko igitaria bere saria hartzen ari da, eta betiko bizirako fruitua jasotzen, nola ereilea, hala igitaria, biak poz daitezen.
37 Honetan bai betetzen dela esaera: «Batek erein, bestek uzta bildu».
38 Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen duzue haien nekearen fruitua.