37 Honetan bai betetzen dela esaera: «Batek erein, bestek uzta bildu».
38 Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen duzue haien nekearen fruitua.
39 Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik: «Egin dudan guztia esan dit».
40 Beraz, samariarrek, Jesusengana etorri zirenean, beraiekin gelditzeko eskatu zioten Jesusi, eta bi egunez egon zen han.
41 Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten,
42 eta emakumeari esaten zioten: «Orain ez dugu zure esanarengatik bakarrik sinesten; geuk entzun dugu, eta badakigu, egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea».
43 Bi egunen buruan, handik irten eta Galilearantz jarraitu zuen.