41 Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten,
42 eta emakumeari esaten zioten: «Orain ez dugu zure esanarengatik bakarrik sinesten; geuk entzun dugu, eta badakigu, egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea».
43 Bi egunen buruan, handik irten eta Galilearantz jarraitu zuen.
44 Jesusek berak aitortua zuen profeta ez dutela bere herrian aintzat hartzen.
45 Halere, Galileara iritsi zenean, galilearrek harrera ona egin zioten. Izan ere, Jerusalemen izanak ziren beraiek ere Pazko-jaietan, eta ikusia zuten Jesusek orduan egindako guztia.
46 Jesus Galileako Kanara joan zen berriro, ura ardo bihurtu zuen herrira. Bazen han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik zuena.
47 Funtzionarioak, Jesus Judeatik Galileara heldu zela jakitean, harengana jo eta bere semea sendatzera Kafarnaumera jaisteko eskatu zion, hilzorian zegoela eta.