39 Liburu Santuak arretaz aztertzen dituzue, betiko bizia haietan aurkituko duzuelakoan; horra, bada, Liburu Santuek ere nire alde egiten dute testigantza;
40 halere, ez duzue niregana hurbildu nahi betiko bizia izateko.
41 «Ez dut gizakiengandiko ohorerik onartzen.
42 Baina ongi ezagutzen zaituztet eta badakit ez duzuela Jainkoa maite.
43 Neure Aitaren izenean etorria naiz ni, baina zuek ez nauzue onartzen; norbait bere izenean etorriko balitz, hura bai, onartuko zenukete.
44 Nola sinetsiko duzue zuek, elkarri ohore ematen ahalegintzen bazarete eta Jainko bakarrarengandik datorren ohoreaz arduratzen ez?
45 Ez uste izan Aitaren aurrean nik salatuko zaituztedanik; Moisesek berak, zeuen esperantza duzuenak, salatuko zaituzte.