42 Baina ongi ezagutzen zaituztet eta badakit ez duzuela Jainkoa maite.
43 Neure Aitaren izenean etorria naiz ni, baina zuek ez nauzue onartzen; norbait bere izenean etorriko balitz, hura bai, onartuko zenukete.
44 Nola sinetsiko duzue zuek, elkarri ohore ematen ahalegintzen bazarete eta Jainko bakarrarengandik datorren ohoreaz arduratzen ez?
45 Ez uste izan Aitaren aurrean nik salatuko zaituztedanik; Moisesek berak, zeuen esperantza duzuenak, salatuko zaituzte.
46 Izan ere, Moisesi sinetsiko bazeniote, niri ere sinetsiko zenidakete, nitaz idatzi baitzuen hark.
47 Baina, hark idatzia sinesten ez baduzue, nola sinetsiko duzue nik esana?»