1 Jesus Galilean zebilen. Ez zuen Judean azaldu nahi, judu-agintariak bera hil nahian baitzebiltzan.
2 Etxola Jaia, juduen jaietariko bat, hurbil zelarik,
3 senideek esan zioten Jesusi:—Irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten.
4 Bere burua ezagutarazi nahi duenak ez du ezkutuan jarduten. Honelako gauzak egiten dituzunez gero, egin itzazu mundu guztiak ikusteko moduan.
5 Haren senideek ere ez zuten, hain zuzen, berarengan sinesten.
6 Jesusek esan zien:—Nire garaia ez da oraino iritsi; zuentzat, aldiz, edozein garai da ona.