10 Baina haren senideak jaietara joan ondoren, bera ere joan egin zen; ez, ordea, agerian, erdi ezkutuan baizik.
11 Judu-agintariak Jesusen bila zebiltzan jaietan, esanez: «Non ote da hori?»
12 Eta jendea txutxu-mutxuka ari zen hartaz; batzuek zioten: «Gizon ona da». Beste batzuek, ordea: «Ez, herria engainatzen ari da».
13 Halere, inor ez zen hartaz agerian mintzatzera ausartzen, agintarien beldurrez.
14 Jaien erdialdera, tenpluan azaldu zen Jesus, eta irakasten hasi zen.
15 Agintariek, harrituta, zioten:—Nondik da hau hain ikasia, eskolan ibili gabe?
16 Jesusek ihardetsi zien:—Nire irakaspena ez dut neurea, bidali nauenarena baizik.