38 niregan sinesten duenak. Liburu Santuek dioten bezala, ur biziko errekak jarioko zaizkio barru-barrutik».
39 Harengan sinetsiko zutenek hartuko zuten Espirituaz esan zuen hori; izan ere, ez zen artean Espiriturik, Jesusen jainkozko aintza ez zelako oraindik azaldu.
40 Jesusen hitzok entzutean, batzuek zioten: «Benetan hauxe da itxaron dugun profeta».
41 Beste batzuek esaten zuten: «Hauxe da Mesias». Baina beste zenbait kontra atera zen: «Galileatik etor ote daiteke Mesias?
42 Ez al diote, bada, Liburu Santuek Daviden hazitik eta haren herrixka Belendik etorriko dela?»
43 Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz.
44 Batzuek atxilotu egin nahi zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri.