42 Ez al diote, bada, Liburu Santuek Daviden hazitik eta haren herrixka Belendik etorriko dela?»
43 Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz.
44 Batzuek atxilotu egin nahi zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri.
45 Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren. Hauek galdetu zieten:—Zergatik ez duzue ekarri?
46 Guardiek erantzun zieten:—Ez du sekula inork horrek bezala hitz egin.
47 Orduan, fariseuek:—Zuek ere engainatu al zaituzte?
48 Sinetsi ote du harengan buruzagi edo fariseuetakoren batek ere?