23 Jesusek jarraitu zuen:—Zuek behekoak zarete, ni goikoa naiz; zuek mundu honetakoak zarete, ni ez naiz mundu honetakoa.
24 Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuan hilko zaretela; zeren ni naizena naizela sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete.
25 Orduan, esan zioten:—Nor zara zu?Jesusek erantzun:—Hasieratik ari natzaizue esaten.
26 Badut zuetaz zer esanik eta zer gaitzetsirik asko. Baina bidali nauena fidagarria da; eta nik hari entzun diodana, horixe bera esaten diot munduari.
27 Baina ez ziren jabetu Aitaz mintzo zitzaiela.
28 Esan zien, bada, Jesusek:—Gizonaren Semea jasoko duzuenean, orduan konturatuko zarete naizena naizela ni, eta ez dudala neurez ezer egiten, baizik eta Aitari ikasia bakarrik esaten dudala.
29 Neurekin dut bidali nauena; ez nau, ez, bakarrik utzi, hark atsegin duena egiten baitut beti.