49 Jesusek erantzun zien:—Ni ez nago deabruaren menpe; nik neure Aita ohoratzen dut, eta zuek ni desohoratzen;
50 baina ni ez naiz neure ohoreaz arduratzen; beste bat arduratzen da horretaz, eta hark du epaitzeko ahalmena.
51 Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko.
52 Entzuleek esan zioten:—Oraintxe bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta zuk diozu: «Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik jasango».
53 Gure aita Abraham baino handiagoa al zara, bada, zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?
54 Jesusek erantzun zuen:—Neure burua neuk ohoratzen badut, nire ohore horrek ez du ezer ere balio; baina ni Aitak ohoratzen nau, zeuen Jainkoa omen duzuenak.
55 Zuek, ordea, ez duzue ezagutzen; nik, bai, ezagutzen dut, eta ez dudala ezagutzen esango banu, gezurti nintzateke zuek bezalaxe; baina ezagutzen dut, baita onartzen ere haren mezua.