53 Gure aita Abraham baino handiagoa al zara, bada, zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?
54 Jesusek erantzun zuen:—Neure burua neuk ohoratzen badut, nire ohore horrek ez du ezer ere balio; baina ni Aitak ohoratzen nau, zeuen Jainkoa omen duzuenak.
55 Zuek, ordea, ez duzue ezagutzen; nik, bai, ezagutzen dut, eta ez dudala ezagutzen esango banu, gezurti nintzateke zuek bezalaxe; baina ezagutzen dut, baita onartzen ere haren mezua.
56 Zuen aita Abraham pozik zen nire eguna ikusiko zuen itxaropenez; ikusi zuen, eta poztu egin zen.
57 Orduan, esan zioten entzuleek:—Ez dituzu oraindik berrogeita hamar urte, eta Abraham ikusi duzula?
58 Jesusek erantzun zien:—Bene-benetan diotsuet: Abraham sortu baino lehenagokoa naiz ni.
59 Orduan, harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko; baina Jesus ezkutatu egin zen eta tenplutik irten.