15 eta fariseuek berriro galdegin zioten ea nola hasi zen ikusten. Hark erantzun zien:—Lohia ezarri zidan begietan, garbitu nintzen eta ikusi egiten dut.
16 Orduan, fariseuetariko batzuek zioten:—Gizon hori ez dator Jainkoarengandik, ez baitu atseden-eguna errespetatzen.Beste batzuek, berriz, zioten:—Nola egin lezake bekatari batek horrelako mirarizko seinalerik?Eta ez zetozen bat beren iritzietan.
17 Orduan, berriro galdetu zioten itsuari:—Eta zuk, zer diozu begiak ireki dizkizunaz?Hark erantzun:—Profeta dela.
18 Judu-agintariek, ordea, ez zuten sinetsi nahi gizon hura itsu izan eta gero ikusten hasi zenik. Beraz, haren gurasoei deitu
19 eta galdegin zieten:—Hau al da zuen semea, itsu jaio zela diozuena? Nola ikusten du, bada, orain?
20 Gurasoek erantzun zieten:—Guk dakiguna da gure semea dela eta itsu jaio zela;
21 baina orain nola ikusten duen edo begiak nork ireki dizkion, hori ez dakigu. Galdegin berari, badu adina-eta bere buruaren berri emateko.