2 Eta ikasleek galdegin zioten:—Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek?
3 Jesusek erantzun zien:—Ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.
4 Egun-argi den bitartean, bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin.
5 Munduan naizen bitartean, munduaren argia naiz.
6 Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.
7 Gero, esan zion:—Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloek «Bidalia» esan nahi du).Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.
8 Auzokoek eta lehen eskean ikusi ohi zutenek esaten zuten:—Ez al da hau eserita eskean egoten zena?