21 baina orain nola ikusten duen edo begiak nork ireki dizkion, hori ez dakigu. Galdegin berari, badu adina-eta bere buruaren berri emateko.
22 Gurasoek agintarien beldur zirelako erantzun zuten horrela, ordurako agintariek erabakia baitzuten Jesus Mesias zela aitortzen zuena beren elkartetik botatzea.
23 Horregatik esan zuten gurasoek: «Badu adina, galdegin berari».
24 Agintariek itsu izandakoari bigarren aldiz dei egin eta esan zioten:—Aitortu egia Jainkoaren aurrean. Guk badakigu gizon hori bekatari dela.
25 Hark erantzun zien:—Ez dakit bekatari den ala ez. Dakidan gauza bakarra hauxe da: itsu nintzela eta orain ikusi egiten dudala.
26 Haiek, berriro:—Zer egin dizu? Nola ireki dizkizu begiak?
27 Eta hark erantzun:—Esan dizuet, eta ez didazue jaramonik egin. Zergatik nahi duzue berriro entzun? Zuek ere haren ikasle izan nahi duzue, ala?