28 Haiek irainez bete eta esan zioten:—Zeu zara, zu, haren ikasle; gu Moisesen ikasle gara.
29 Guk ziur dakigu Moisesi Jainkoak hitz egin ziola, baina hori nongoa den ere ez dakigu.
30 Hark ihardetsi zien:—Hori bai harrigarria! Zuek nongoa den ere jakin ez, eta horrek niri begiak ireki.
31 Jakina da Jainkoak ez diola bekatariari entzuten, baizik eta berari begirune izan eta beraren nahia betetzen duenari entzuten diola Jainkoak.
32 Egundaino ez dugu entzun itsu jaiotako bati inork begiak ireki dizkionik.
33 Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin.
34 Haiek erantzun zioten:—Goitik beheraino bekatari jaio zinen, eta zu guri irakatsi nahian?Eta elkartetik kanpora bota zuten.