35 Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdetu zion:—Sinesten duzu Gizonaren Semearengan?
36 Hark erantzun:—Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan.
37 Jesusek esan zion:—Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da.
38 Orduan, Jesusen aurrean ahuspeztu eta esan zion:—Sinesten dut, Jauna.
39 Ondoren, esan zuen Jesusek:—Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni. Ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko.
40 Jesusekin zeuden fariseuetako batzuek, hori entzunik, esan zioten:—Gu ere itsu ote gara?
41 Jesusek erantzun zien:—Itsu bazinete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, zeuen bekatuzko egoeran irauten duzue.