8 Auzokoek eta lehen eskean ikusi ohi zutenek esaten zuten:—Ez al da hau eserita eskean egoten zena?
9 Batzuek zioten:—Bai, huraxe da.Beste batzuek, berriz:—Ez, ez da hura, haren antzeko bat baino.Berak, ordea, zioen:—Bai, neu nauzue.
10 Haiek galdetu zioten:—Nola ikusten duzu, bada, orain?
11 Hark erantzun zien:—Jesus delakoak listuaz lohia egin du, begiak igurtzi dizkit eta agindu: «Zoaz Siloera eta garbitu han»; joan, garbitu eta ikusten hasi naiz.
12 Orduan, galdegin zioten:—Non da orain gizon hori?Hark erantzun:—Ez dakit.
13-14 Larunbata zen Jesusek lohia egin eta begiak ireki zizkion eguna. Horregatik, fariseuengana eraman zuten itsu izandako hura,
15 eta fariseuek berriro galdegin zioten ea nola hasi zen ikusten. Hark erantzun zien:—Lohia ezarri zidan begietan, garbitu nintzen eta ikusi egiten dut.