12 Hara, aholku bat emango dizut zeure bizia eta zeure seme Salomonena salba ditzazun.
13 Zoaz David erregeagana eta esaiozu hau: «Ez al zenidan, ene errege jaun horrek, zin egin nire seme Salomon izango zela zure hurrengo erregea eta bera jarriko zela zure errege-aulkian? Hortaz, zergatik izendatu du Adoniasek bere burua errege?»
14 Eta zu erregearekin mintzatzen ari izango zaren bitartean, sartuko naiz ni zure ondoren eta zure esanak baietsiko ditut.
15 Horrela, bada, sartu zen Betsabe erregearen gelara. Erregea oso zahartua zegoen; Abixag xunemdarrak zerbitzatzen zuen.
16 Betsabe ahuspeztu egin zen erregearen aurrean. Honek esan zion:—Zer duzu?
17 Betsabek erantzun:—Jaunarengatik, zeure Jainkoarengatik, zin egin zenidan, ene jaun horrek, nire seme Salomon izanen zela zure hurrengo erregea eta bera jarriko zela zure errege-aulkian.
18 Baina, hona, Adoniasek errege izendatu du bere burua, zuk deus ere jakin gabe.