43 Jonatanek erantzun zion Adoniasi:—Ez, bada. David gure errege jaunak Salomon egin du errege.
44 Tzadok apaiza, Natan profeta, Joiadaren seme Benaias, keretarrak eta peletarrak bidali ditu Salomonekin, eta hauek erregearen mando gainean ezarri dute Salomon.
45 Tzadok apaizak eta Natan profetak errege gantzutu dute Gihonen. Eta handik bozkarioz beterik igo dira. Hiritarren artean iskanbila handia dago. Hori da entzun duzuen zarata.
46 Gainera, Salomon errege-aulkian jarri da.
47 Erregearen zerbitzariak David gure errege jauna zoriontzera joan dira eta honela esan diote: «Egin dezala Jainkoak Salomon zu baino ospetsuago, eta haren erregetza zurea baino handiago!» Erregea bera makurtu egin da ohe gainean,
48 eta esan du: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, nire aulkian nire ondorengoetariko bat jartzea eta nik ikustea eman didalako!»
49 Adoniasen gonbidatu guztiak, izuturik, jaiki eta nor bere aldetik joan ziren.