49 Adoniasen gonbidatu guztiak, izuturik, jaiki eta nor bere aldetik joan ziren.
50 Adoniasek, Salomonen beldurrez, joan eta etxolako aldareak ertzetan zituen adarrei heldu zien.
51 Orduan, esan zioten Salomoni:—Salomon erregearen beldur da Adonias eta aldareko adarrei atxikia dago. Honela dio: «Zin egin diezadala Salomonek ez nauela ezpataz hilko».
52 Salomonek, orduan:—Jator jokatzen badu, ez zaio ile bat ere eroriko lurrera; baina nolabaiteko gaiztakeriarik aurkitzen badiogu, heriotza izango du.
53 Orduan, Salomonek Adonias aldaretik jaitsarazteko agindu zien batzuei. Adonias etorri eta ahuspeztu egin zen Salomon erregearen aitzinean. Salomonek esan zion:—Zoaz zeure etxera!