21 Entzun zuen Hadadek David eta honen gudalburu Joab hilak zirela eta esan zion faraoiari:—Uztazu neure herrira joaten.
22 Faraoiak galdetu zion:—Zergatik nahi duzu zeure herrira alde egin? Falta al duzu ezer hemen, nire ondoan?Hark erantzun:—Deus ere ez; baina uztazu, arren, joaten.
23 Beste etsai bat ere sortu zion Jainkoak Salomoni: Rezon, Eliadaren semea. Bere jaun Tzobako errege Hadadezerrengandik ihesi joana zen Rezon
24 eta, bere inguruan zenbait gizon bildurik, taldeburu egina. Baina Davidek Hadadezer menderatu zuen garaian, Damaskora jo zuen Rezonek eta Damaskoko eskualdeaz nagusitu zen.
25 Salomon bizi izan zen artean, Israelen etsai izan zen Rezon hura.Hadadek ere kalte handiak egin zituen; gorroto izan zuen Israel. Edomgo errege izan zen.
26 Jeroboam, Salomonen zerbitzaria, Nebaten semea, Tzeredako efraimdarra zen; Tzerua izeneko alargun bat zuen ama. Erregearen kontra jaiki zen Jeroboam.
27 Hona zergatik: Miloko betelana egiten ari zen Salomon eta bere aita Daviden Hiriko harresietako etena ixten.