28 Erregea Jaunaren etxera joaten zen aldi bakoitzeko, zaintzaile-taldeak babeskiak hartu ohi zituen, eta gero berriro zaintzaile-gelara ekartzen.
29 Roboamen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
30 Roboamen eta Jeroboamen artean etengabeko borroka izan zen.
31 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Roboam, bere arbasoen ondoan. (Amak Naama zuen izena eta amondarra zen). Ondorengo erregea Roboamen seme Abiam izan zen.