1 Nebaten seme Jeroboamen erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Abiam Judako errege izaten.
2 Hiru urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena eta Absalomen alaba zen.
3 Aitak eginiko bekatu guztiak egin zituen Abiamek ere; honen bihotza ez zen oso-osorik izan Jaunarentzat, bere Jainkoarentzat, haren arbaso Daviden bihotza izana zen bezala.
4 Hala ere, Davidengatik bederen, Jaunak, haren Jainkoak, ez zuen errege-etxearen argia itzaltzen utzi Jerusalemen; seme bat eman zion, beraren ondoren errege izan zedin eta Jerusalemen iraun zezan.