28 Judako Asaren erregealdiko hirugarren urtean hil zuen Baxak Nadab, eta bera jarri zen errege, haren ordez.
29 Errege izaten hastean, Baxak Jeroboamen etxeko guztiak hilarazi zituen. Ez zuen Jeroboamen etxeko bat ere utzi hil gabe, halaxe esana baitzuen Jaunak Xiloko Ahias bere zerbitzariaren bidez.
30 Izan ere, bekatu egina zen Jeroboam, baita Israeli eginarazia ere, Jauna, Israelen Jainkoa, haserraraziz.
31 Nadaben gainerako jarduerak eta egin zuen guztia «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
32 Asaren eta Israelgo errege Baxaren artean etengabeko borroka izan zen.
33 Judako Asaren erregealdiko hirugarren urtean hasi zen Baxa, Ahiasen semea, Israel osoko errege izaten Tirtzan; hogeita lau urtez izan zen errege.
34 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Jeroboamen antzeko jokabidea hartuz eta Israeli hark bezalako bekatua eginaraziz.