4 Hala ere, Davidengatik bederen, Jaunak, haren Jainkoak, ez zuen errege-etxearen argia itzaltzen utzi Jerusalemen; seme bat eman zion, beraren ondoren errege izan zedin eta Jerusalemen iraun zezan.
5 Izan ere, zuzen jokatua zen David Jaunaren begietan, bere bizitzako egun orotan Jaunaren aginduetatik aldendu gabe, Urias hititaren arazo hartan izan ezik.
6 (Roboam eta Jeroboam erregeek beren artean etengabeko borroka egin zuten, bizi izan ziren artean).
7 Abiamen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. Abiamen eta Jeroboamen artean ere izan zen borroka.
8 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Abiam. Ondorengo erregea haren seme Asa izan zen.
9 Israelgo errege Jeroboamen erregealdiko hogeigarren urtean hasi zen Asa Judako errege izaten.
10 Berrogeita bat urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena eta Absalomen alaba zen.