6 (Roboam eta Jeroboam erregeek beren artean etengabeko borroka egin zuten, bizi izan ziren artean).
7 Abiamen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. Abiamen eta Jeroboamen artean ere izan zen borroka.
8 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Abiam. Ondorengo erregea haren seme Asa izan zen.
9 Israelgo errege Jeroboamen erregealdiko hogeigarren urtean hasi zen Asa Judako errege izaten.
10 Berrogeita bat urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena eta Absalomen alaba zen.
11 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Asak, bere arbaso Davidek bezala.
12 Bota egin zituen lurralde hartatik prostituzio sakraturako gizon eta emakumeak eta kendu bere aurrekoek eginiko idolo guztiak.