8 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Abiam. Ondorengo erregea haren seme Asa izan zen.
9 Israelgo errege Jeroboamen erregealdiko hogeigarren urtean hasi zen Asa Judako errege izaten.
10 Berrogeita bat urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena eta Absalomen alaba zen.
11 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Asak, bere arbaso Davidek bezala.
12 Bota egin zituen lurralde hartatik prostituzio sakraturako gizon eta emakumeak eta kendu bere aurrekoek eginiko idolo guztiak.
13 Bere ama Maakari berari ere ama-erreginari zegokion duintasuna kendu zion, Axera jainkosaren omenez irudi higuingarria egina zuelako. Asak irudi higuingarri hura hautsi eta Zedron errekan erre zuen.
14 Baina kultu-leku haiek ez ziren zeharo desagertu; hala ere, Asak zintzo jokatu zuen Jaunaren aitzinean bere bizitza osoan.