1 Galaad eskualdean zegoen Tixbe herriko Eliasek esan zion Akab erregeari: «Ala Jauna, Israelen Jainkoa! Haren zerbitzari nauzu ni. Horra, ez du ihintzik, ez euririk egingo hurrengo urteetan, nik agintzean baizik».
2 Jaunak honela hitz egin zion Eliasi:
3 «Abia zaitez hemendik, zoaz ekialderantz eta gorde zaitez Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit erreka inguruan.
4 Errekatik edango duzu, eta zuri bertan jaten emateko agindu diet beleei».
5 Beraz, Elias abiatu eta, Jaunak agindu bezala, Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit errekan gelditu zen.