18 Emakumeak esan zion Eliasi:—Ez dut zurekin deus ere nahi, Jainkoaren gizon! Nire errua oroitaraztera eta nire semea hilaraztera etorri al zara?
19 Eliasek erantzun:—Emadazu semea.Hartu zion haurra magaletik, eraman zuen gora, bera bizi zen gelara, eta bere ohean etzan zuen.
20 Ondoren, honela egin zion dei Jaunari: «Jauna, ene Jainkoa, ni bere etxean hartu nauen alargun hau ere atsekabetu egin behar al duzu, semea hilaraziz?»
21 Gero, etzan zen hiru aldiz haurraren gainean eta dei egin zion Jaunari, esanez: «Jauna, ene Jainkoa, otoi, etor dakiola bizi-arnasa haur honi».
22 Entzun zuen Jaunak Eliasen deia eta etorri zitzaion bizi-arnasa haurrari eta berpiztu egin zen.
23 Eliasek, orduan, haurra hartu, etxe goiko gelatik jaitsi eta amari eman zion. Eliasek esan zuen:—Hona! Bizi da zure semea!
24 Emakumeak erantzun zion Eliasi:—Orain badakit Jainkoaren gizona zarena, eta zuk diozuna egiaz Jaunaren hitza dena.