5 Beraz, Elias abiatu eta, Jaunak agindu bezala, Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit errekan gelditu zen.
6 Beleek goizean ogia eta haragia ekarri ohi zioten, eta orobat arratsean ere, eta errekatik edaten zuen ura.
7 Aldi baten buruan, ordea, agortu egin zen erreka, lurralde hartan ez baitzuen euririk egin.
8 Jaunak honela hitz egin zion Eliasi:
9 «Ea, zoaz Sidongo Sareptara eta geldi zaitez bertan bizitzen. Zuri jaten emateko agindu diot hango emakume alargun bati».
10 Elias Sareptara joan zen. Hiriko ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen. Dei egin eta esan zion:—Ekardazu, arren, antoxinean ur pixka bat, edan dezadan.
11 Emakumea ur bila zihoanean, Eliasek dei egin eta esan zion:—Ekardazu, arren, ogi-puska bat ere.