13 Ez al dizute zuri, ene jaun horri, adierazi Jezabel erregina Jaunaren profetak suntsitzen ari izan zenean zer egin nuen? Jaunaren ehun profeta gorde nituen leizeetan, berrogeita hamarnako taldetan, ogiz eta urez janarituz.
14 Eta orain, joan eta nire nagusiari «Hemen da Elias» adierazteko esango didazu, bada? Hil egingo nau!
15 Eliasek erantzun:—Bere zerbitzari nauen Jaun ahalguztiduna bizi dela bezain egia da, ni gaur bertan agertuko naizela Akaben aurrera.
16 Obadiasek joan eta dena jakinarazi zion Akabi. Orduan, Akab Eliasengana joan zen.
17 Elias ikusi zuenean, esan zion Akabek:—Hona hemen Israeli zorigaitza dakarkiona!
18 Eliasek ihardetsi:—Ez naiz ni Israeli zorigaitza dakarkiona. Zu eta zure senitartekoak bai zaretela, Jaunaren aginduak baztertu dituzuelako, Baal idoloen ondoren joateko.
19 Bil itzazu israeldar guztiak niregana Karmel mendian, baita Jezabelen mahaian jaten duten Baal sasijainkoaren laurehun eta berrogeita hamar profetak eta Axera jainkosaren laurehunak ere.