29 Eguerdi ostean, beren profeta-trantzean jarraitu zuten arratsaldeko oparia eskaintzeko ordu arte; han ez zen, ordea, inolako ahotsik izan, ezta erantzun-arrastorik ere.
30 Orduan, esan zion Eliasek herri osoari:—Hurbil zakizkidate!Herri osoa hurbildu zitzaion. Desegina zegoen Jaunaren aldarea berreraiki zuen Eliasek.
31 Hartu zituen hamabi harri, Jakoben —Jaunak «Israel izango duzu izena» esan zion haren— ondorengoen leinu bakoitzeko bana,
32 eta harri haiez aldarea eraiki zuen Jaunarentzat. Aldarearen inguru guztian hogeita hamarren bat litro har zezakeen erretena egin ondoren,
33 antolatu zuen egurra, zatikatu zuen zekorra eta gainean ezarri.
34 Orduan, agindu zuen:—Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera.Eta gero:—Berriz ere bai!Halaxe egin zuten berriro ere. Gero, esan zuen:—Hirugarren aldiz!Eta hirugarren aldiz egin zuten.
35 Han zihoan ura aldare inguru guztian, erretena betetzeraino.