33 antolatu zuen egurra, zatikatu zuen zekorra eta gainean ezarri.
34 Orduan, agindu zuen:—Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera.Eta gero:—Berriz ere bai!Halaxe egin zuten berriro ere. Gero, esan zuen:—Hirugarren aldiz!Eta hirugarren aldiz egin zuten.
35 Han zihoan ura aldare inguru guztian, erretena betetzeraino.
36 Arratsaldeko oparia eskaintzeko orduan, Elias profetak aurreratu eta esan zuen: «Jauna, Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoa, adieraz ezazu gaur zu zarela Israelen Jainkoa, ni zure zerbitzaria naizela eta zure aginduz egin ditudala gauza hauek guztiak.
37 Erantzun iezadazu, Jauna, erantzun! Ikus dezala herri honek, Jauna, zu zarela Jainkoa, eta zuk itzularaziko diozula bihotza zeuregana».
38 Orduan, Jaunak sua bidali zuen eta dena kiskali: erre-oparigaia, egurra, baita harriak eta errautsa ere, eta erreteneko ura idortu egin zuen.
39 Hau ikustean, herri osoa lurreraino ahuspeztu zen, esanez: «Jauna da Jainkoa! Jauna da Jainkoa!»