37 Erantzun iezadazu, Jauna, erantzun! Ikus dezala herri honek, Jauna, zu zarela Jainkoa, eta zuk itzularaziko diozula bihotza zeuregana».
38 Orduan, Jaunak sua bidali zuen eta dena kiskali: erre-oparigaia, egurra, baita harriak eta errautsa ere, eta erreteneko ura idortu egin zuen.
39 Hau ikustean, herri osoa lurreraino ahuspeztu zen, esanez: «Jauna da Jainkoa! Jauna da Jainkoa!»
40 Eliasek esan zuen:—Harrapa itzazue Baalen profetak! Ez dezala batek ere ihes egin!Harrapatu zituztenean, Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien Eliasek.
41 Gero, Eliasek esan zion Akabi:—Zoaz jatera eta edatera, zaparrada handi baten hotsa sumatzen da eta.
42 Hala, Akab jatera eta edatera joan zen; bitartean, Karmel mendiaren gailurrera igo zen Elias eta ahuspeztu, aurpegia belaun artean jarriz.
43 Orduan, agindu zion bere mutilari:—Igo eta begira itsasaldera.Igo zen mutila eta esan zuen:—Ez dago ezer.Eliasek zazpi bider esan zion itzultzeko.