39 Hau ikustean, herri osoa lurreraino ahuspeztu zen, esanez: «Jauna da Jainkoa! Jauna da Jainkoa!»
40 Eliasek esan zuen:—Harrapa itzazue Baalen profetak! Ez dezala batek ere ihes egin!Harrapatu zituztenean, Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien Eliasek.
41 Gero, Eliasek esan zion Akabi:—Zoaz jatera eta edatera, zaparrada handi baten hotsa sumatzen da eta.
42 Hala, Akab jatera eta edatera joan zen; bitartean, Karmel mendiaren gailurrera igo zen Elias eta ahuspeztu, aurpegia belaun artean jarriz.
43 Orduan, agindu zion bere mutilari:—Igo eta begira itsasaldera.Igo zen mutila eta esan zuen:—Ez dago ezer.Eliasek zazpi bider esan zion itzultzeko.
44 Zazpigarrenean morroiak esan zuen:—Esku-arra beteko laino koxkor bat dator itsasaldetik.Eliasek esan zion:—Igo eta esaiok Akabi atontzeko guda-gurdia eta jaisteko, zaparradak bidea itxi baino lehen.
45 Zerua geroz eta ilunago jarri zen, hodei eta aldagoi-haizearen eraginez, eta izugarrizko erauntsia egin zuen. Akab guda-gurdira igo eta Izreelera joan zen.