6 Erdibanatu zuten lurraldea, ikustera joateko. Akab bide batetik joan zen eta Obadias beste batetik, nor bere aldetik.
7 Obadias bere bidetik zihoalarik, Elias atera zitzaion. Ezagutu zuen Obadiasek eta, lurreraino ahuspeztuz, esan zion:—Ene jauna, ez al zara zu Elias?
8 Eliasek erantzun:—Bai, Elias naiz. Zoaz eta esan zeure nagusiari: «Hemen da Elias».
9 Obadiasek ihardetsi zuen:—Zein oker egin dizut, ni Akaben eskuetara emateko? Hil nazan nahi al duzu?
10 Ala Jauna, zure Jainkoa! Hamaika lurralde eta erreinutara bidali izan du Akabek jendea zure bila. Eta nonbait bertan ez zinela esaten ziotenean, zin eginez baieztatu behar izaten zion lurralde edo erreinu hark ez zintuela aurkitu.
11 Eta orain, joan eta nire nagusiari: «Hemen da Elias» adierazteko esango didazu, bada?
12 Izan ere, ni zuregandik aldendu orduko Jaunaren espirituak eraman egingo zaitu ez dakit nora eta ikusi zaitudala Akabi esan eta aurkitzen ez bazaitu, hil egingo nau. Izan gogoan gaztetandik diodala begirune Jaunari.