11 Berrogei urtez izan zen David Israelgo errege: zazpi urtez Hebronen eta beste hogeita hamahiru urtez Jerusalemen.
12 Ondoren, Salomon jarri zen bere aita Daviden errege-aulkian eta sendotu egin zuen haren erregetza.
13 Behinola, Salomonen ama Betsaberengana etorri zen Adonias, Hagiten semea. Betsabek galdetu zion:—Bake asmotan al zatoz?Adoniasek erantzun:—Bai, bake asmotan.
14 Eta, gero, esan zion:—Gauza bat esan nahi nizuke.Eta Betsabek:—Esan.
15 Adoniasek, orduan:—Badakizu neurea nuela erregetza, eta Israel osoak begiz jo ninduela, errege izan nendin. Alabaina, erregetza niri kendu eta nire anaiari eman diote, harentzat baitzuen Jaunak erabakia.
16 Mesede bat eskatu nahi dizut, ez ukatu.Betsabek, orduan:—Esazu.
17 Eta Adoniasek:—Esaiozu, arren, Salomon erregeari eman diezadala emaztetzat Abixag xunemdarra. Zuri ez dizu ukatuko.