26 Abiatar apaizari esan zion erregeak: «Alde hemendik Anatotera, zeure lurretara. Heriotza merezi duzu zuk ere, baina ez zaitut hilko, gure aita Daviden aurrean Jainko Jaunaren kutxa eraman izan duzulako, eta berak jasan zituen nekeak zuk ere jasan izan dituzulako».