33 Eror bekie Joabi eta beronen ondorengoei hilketa haien errua betikotasunean. Davidek, beronen ondorengotzak, senitarteak eta errege-aulkiak, aldiz, izan bezate beti Jaunarengandiko bakea!
34 Joan zen, beraz, Joiadaren seme Benaias eta hil egin zuen Joab. Gero, bere etxe ondoan ehortzi zuten, basamortuan.
35 Ondoren, erregeak Joiadaren seme Benaias egin zuen gudarostearen buruzagi Joaben ordez, eta Tzadok apaiza ezarri zuen Abiatarren tokian.
36 Gero, Salomonek Ximeiri dei egin eta esan zion:—Egin zeuretzat etxe bat Jerusalemen eta bizi bertan, inora atera gabe.
37 Noizbait irten eta Zedron erreka igarotzen baduzu, egon ziur hilko zarela. Eta zeu izanen zara errudun.
38 Ximeik erantzun zion erregeari:—Ongi da; errege jaunak esan bezala egingo dut.Luzaro bizi izan zen Ximei Jerusalemen.
39 Behin batez, ordea, hiru urteren buruan, Ximeiren bi morroik ihes egin eta Gateko errege Akixengana, Maakaren semearengana, jo zuten. Morroiak Gaten zirela salatu ziotenean,