35 Ondoren, erregeak Joiadaren seme Benaias egin zuen gudarostearen buruzagi Joaben ordez, eta Tzadok apaiza ezarri zuen Abiatarren tokian.
36 Gero, Salomonek Ximeiri dei egin eta esan zion:—Egin zeuretzat etxe bat Jerusalemen eta bizi bertan, inora atera gabe.
37 Noizbait irten eta Zedron erreka igarotzen baduzu, egon ziur hilko zarela. Eta zeu izanen zara errudun.
38 Ximeik erantzun zion erregeari:—Ongi da; errege jaunak esan bezala egingo dut.Luzaro bizi izan zen Ximei Jerusalemen.
39 Behin batez, ordea, hiru urteren buruan, Ximeiren bi morroik ihes egin eta Gateko errege Akixengana, Maakaren semearengana, jo zuten. Morroiak Gaten zirela salatu ziotenean,
40 Ximei, astoa txalmatu eta Gatera joan zen Akixengana, bere morroien bila. Gaten morroiak hartu eta itzuli egin zen.
41 Ximeik Jerusalemdik Gatera joan-etorria egin zuela jakinarazi ziotenean, Salomonek