39 Behin batez, ordea, hiru urteren buruan, Ximeiren bi morroik ihes egin eta Gateko errege Akixengana, Maakaren semearengana, jo zuten. Morroiak Gaten zirela salatu ziotenean,
40 Ximei, astoa txalmatu eta Gatera joan zen Akixengana, bere morroien bila. Gaten morroiak hartu eta itzuli egin zen.
41 Ximeik Jerusalemdik Gatera joan-etorria egin zuela jakinarazi ziotenean, Salomonek
42 dei egin eta esan zion:—Ez al nizun Jaunarengatik zin eginarazi eta ez al nizun zorrotz esan norabait ateratzen bazinen, ziur hilko zinela? Ongi zela erantzun zenidan, bazenekiela.
43 Zergatik ez dituzu, bada, bete Jaunaren aurrean eginiko zina eta nik emaniko agindua?
44 Eta esan zion, gainera:—Ongi aski dakizu nolako kaltea egin zenion gure aita Davidi. Bota diezazula Jaunak gainera zeure gaiztakeria.
45 Salomon erregea, aldiz, bedeinka beza Jaunak eta sendotu Daviden errege-aulkian betiko.