9 Orain, ordea, zuk ez utzi bera zigortu gabe; argia zara eta badakizu zer egin behar diozun: hil ezazu indarrez bere zahartzaroan».
10 Hil zen David eta Daviden Hirian hilobiratu zuten.
11 Berrogei urtez izan zen David Israelgo errege: zazpi urtez Hebronen eta beste hogeita hamahiru urtez Jerusalemen.
12 Ondoren, Salomon jarri zen bere aita Daviden errege-aulkian eta sendotu egin zuen haren erregetza.
13 Behinola, Salomonen ama Betsaberengana etorri zen Adonias, Hagiten semea. Betsabek galdetu zion:—Bake asmotan al zatoz?Adoniasek erantzun:—Bai, bake asmotan.
14 Eta, gero, esan zion:—Gauza bat esan nahi nizuke.Eta Betsabek:—Esan.
15 Adoniasek, orduan:—Badakizu neurea nuela erregetza, eta Israel osoak begiz jo ninduela, errege izan nendin. Alabaina, erregetza niri kendu eta nire anaiari eman diote, harentzat baitzuen Jaunak erabakia.