39 Erregea igarotzean, honela egin zion oihu profetak:—Ni, zure zerbitzari hau, borrokaren erdian ari nintzela, gudutik kanpora zetorren batek preso bat eman zidan eskura, esanez: «Zaindu gizon hau! Ihes egiten badik, heure biziaz erantzun beharko duk; edota, bestela, zilarrezko hiru mila txanpon ordaindu».
40 Baina ni honetan eta hartan nenbilen bitartean, desagertu egin zitzaidan gizon hura.Israelgo erregeak erantzun zion:—Zeuk eman duzu zeure epaia.
41 Profetak erantzi zuen berehala begiak estaltzen zizkion zapia, eta Israelgo erregeak antzeman zion profetetariko bat zela.
42 Orduan, esan zion profetak erregeari:—Hau dio Jaunak: «Zuk hiltzea nahi nuen gizonari ihes egiten utzi diozu. Horregatik, zeure bizia eman beharko duzu harenaren ordez, eta zeure herria harenaren ordez».
43 Israelgo erregea Samariako bere etxera joan zen, goibel eta haserre.