21 «Hara, zoritxarra bidaliko dizut; desagerraraziko ditut zure ondorengoak eta suntsituko Akaben etxeko gizasemeak oro, libre nahiz esklabo, Israel osoan.
22 Nebaten seme Jeroboamen eta Ahiasen seme Baxaren senitarteetakoei egin niena bera eginen diet zure senitartekoei ere, haserrarazi nauzulako eta Israeli bekatu eginarazi diozulako».
23 Eta Jezabeli buruz hau dio Jaunak: «Zakurrek irentsiko dute Jezabel Izreelgo landan.
24 Akaben etxekoren bat hirian hiltzen delarik, zakurrek jango dute, eta landan hiltzen delarik, zeruko hegaztiek jango dute».
25 (Egiaz ez zen inor egon Akab bezain prest Jaunari atsegin ez zaiona egiteko; izan ere, bere emazte Jezabelek okerrera bultzatu zuen.
26 Sasijainkoen ondoren joanez, likiskeria izugarriak egin zituen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen amortarrenak adinakoak).
27 Akabek, hitz hauek aditzean, urratu zituen bere jantziak, hartu zuen soinean zakua eta barau egin zuen. Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.