23 Eta Jezabeli buruz hau dio Jaunak: «Zakurrek irentsiko dute Jezabel Izreelgo landan.
24 Akaben etxekoren bat hirian hiltzen delarik, zakurrek jango dute, eta landan hiltzen delarik, zeruko hegaztiek jango dute».
25 (Egiaz ez zen inor egon Akab bezain prest Jaunari atsegin ez zaiona egiteko; izan ere, bere emazte Jezabelek okerrera bultzatu zuen.
26 Sasijainkoen ondoren joanez, likiskeria izugarriak egin zituen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen amortarrenak adinakoak).
27 Akabek, hitz hauek aditzean, urratu zituen bere jantziak, hartu zuen soinean zakua eta barau egin zuen. Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.
28 Orduan, honela mintzatu zitzaion Jauna Tixbeko Eliasi:
29 «Ikusi al duzu nola apaldu den Akab nire aurrean? Hara, nire aurrean apaldu denez gero, zoritxarra ez diot bera bizi den artean bidaliko, bere semearen egunetan bidaliko diot zoritxarra haren senitarteari».