4 Akab etxera goibel eta haserre joan zen, Izreelgo Nabotek arbasoengandiko ondarea eman nahi izan ez ziolako. Eta ohean etzan zen, aurpegia gorderik, deus ere jan gabe.
5 Jezabel emaztea etorri zitzaion, esanez:—Zer duzu goibel egoteko? Zergatik ez duzu ezer ere jan nahi?
6 Erregeak erantzun:—Izreelgo Naboti esan diot bere mahastia diruaren truke niri saltzeko edota, nahiago bazuen, beste mahasti bat emango niola berearen ordez. Baina ez didala emango bere mahastia erantzun dit.
7 Jezabel emazteak, orduan:—Ez ote zara, bada, zu Israelgo erregea? Jaiki zaitez, jan, poztu barru hori. Nik emanen dizut Izreelgo Naboten mahastia.
8 Jezabelek Akaben izenean gutun batzuk idatzi, erregearen zigiluz jo eta Naboten hiri berean bizi ziren arduradun eta handikiei igorri zizkien.
9 Hau idatzi zuen gutunetan: «Agindu ezazue baraualdia egiteko. Eserarazi Nabot biltzarraren aurrean;
10 baita bi gizon maltzur-gaizto ere Naboten aurrean, eta egin dezatela testigantza hau Naboten aurka: “Jainkoa eta erregea madarikatu dituzu!” Gero, atera ezazue Nabot eta emaiozue harrika hil arte».